FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA

FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788491721000
Año de edición:
Materia
NATURALEZA
ISBN:
978-84-9172-100-0
Páginas:
80
Encuadernación:
TAPA DURA
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
220
Alto:
310
Disponibilidad:
No disponible
Colección:
SIN COLECCION

Descuento:

-5%

Antes:

17,00 €

Despues:

16,15 €
IVA incluido
Avisar disponibilidad

Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen. Barazkien  artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Aipatuko ditugu, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak...
 
 Fruitu eta barazkien inbentarioa (irudiduna) liburuak ehun bat mokadu goxo biltzen ditu: landare jangarriak, gordinik edo kozinatuta jan daitezkeenak. Fruituak, zurtoinak, erraboilak, sustraiak, haziak, hostoak, loreak? baita horien lehengaietatik ateratzen diren produktuak ere, hala nola tea, kafea, marmelada, edo txokolatea. 
 Espeziak, perretxikoak eta algak ere jaso dira. Batzuk oso ezagunak ditugu: esate baterako, mahatsa edo patata; beste batzuk, arrotz samarrak dira, hala nola karanbola, edo izen bitxia dutenak, Judasen belarria, kasu.
 
 Paule Lacroix ingenieritza agronomoko doktoreak irakurketa zientifikoa  egin dio liburuari, eta bertan argi bereizten dira landarearen kontzeptu botanikoa eta sukaldaritzan eman zaion izena, jateko prestatzen denean sortzen dena.
 
 Bestalde, obra honek azpimarratu nahi du biodibertsitatearen, jasangarritasunaren eta elikadura osasungarriaren garrantzia.
 
 Kolorearen arabera sailkatuta, inbentario eder honetako fruitu eta barazkiak modu askotara agertzen dira: jatorria duten loreari loturik,  naturan aurkitzen diren bezala edo bertatik bildu ondoren, osorik edo  zatikatuta?
 
 Landareekin batera marraztu diren animaliak (intsektuak -erleak, kasu-, hegaztiak, narrastiak eta belarjale txikiak) lagungarri dira landare bakoitza bere ingurunean kokatzeko.

Materia en Librería-Papelería Itaca

Kalandraka/pamiela en Librería-Papelería Itaca

  • Kezkamuxelak -5%
    Titulo del libro
    Kezkamuxelak
    Nº CO
    Browne, Anthony
    Kalandraka/pamiela
    Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan,...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    17,00 €16,15 €

  • LEIREREN TXACURRA -5%
    Titulo del libro
    LEIREREN TXACURRA
    Máray, Mariann
    Kalandraka/pamiela
    Hiru ezaugarri nabarmen ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. Compostela Saria irabazi duen lan ...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    15,00 €14,25 €

  • Arrats zapo bat -5%
    Titulo del libro
    Arrats zapo bat
    Nº EM
    Mutuberria, Maite
    Kalandraka/pamiela
    «Kontzzzo, bai azzzpertuta dagoela zzzapoa», pentsatu zuen eltxoak. «Zzzer egin nezzzake hura dizzztraitzzze...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    14,00 €13,30 €

  • Sagu zopa -5%
    Titulo del libro
    Sagu zopa
    Nº CO
    Lobel, Arnold
    Kalandraka/pamiela
    No disponible

    16,00 €15,20 €

  • NOLA SENTITZEN ZARA? -5%
    Titulo del libro
    NOLA SENTITZEN ZARA?
    JANOSCH
    Kalandraka/pamiela
    Liburu honi esker, txikienek nola sentitzen diren adierazten ikasiko dute, irudi eta hitz samurren bidez: asper...
    No disponible

    15,00 €14,25 €